AKROPOST Euskal Herriko
Posta Zerbitzuak izeneko sozietateak aitzindari izan
nahi du Euskadiko posta-banaketa pribatuan, egunotan sektore
horretan dagoen krisialdia eta berrantolaketa direla-eta,
lehen postu hori bete gabe dago eta.
Sozietateak sektorean ezartzeko duen planaren
arabera, 2004. ekitaldian izango da sektoreko lehena gure
lurralde-esparruan.
AKROPOST Euskal Herriko Posta Zerbitzuak
izeneko sozietatea bete-betean dago lanean 2003. urtetik.
Posta- eta banaketa-sektorean esperientzia handia duten langile
trebatuek lan egiten dute enpresan, eta 2003an Bizkaiko Lurralde
Historikoaren 95ean egotea lortu du, eta 2004an. Euskadiko
lurraldearen 95ean.
Sozietateko zuzendari eta kudeatzaile batzuek
hogei urteko esperientzia dute posta- eta banaketa-sektorean;
beste zuzendari eta kudeatzaile batzuk, berriz, exekutibo
gazteak eta prestuak dirá, gogoz lan egiteko irrikan
daudenak. Eta zuzendariekin batera, jakina, banatzaileek lan
egiten dute, gutunak etxez etxe banatzen, zerbitzuaren ikuskatzaileek
kontrolaturik.
|